fbpx
Tekniaero

Hegazkingintzarako piezak egiten dituen Charriton enpresako kide da Stéphane Azcue eta bere lanaren zale sutsua da. LAUAK eta CHARRITON enpresa lehengusuak elkartu zirelarik, bere enpresa sortzea erabaki zuen.

Konbentzitua zen uzten zuen taldea baino enpresa ttipiago batentzat lekua bazela. 2017ko urtarrilean Baionan Tekniaero sortu zuen.

Tekniaero  egitura malgua eta  eraginkorra da, baina bere puntako ekipamendu modernoekin kalitatea zaintzen du.

« Lehen mahai-inguruak hasi zirenetik, finantzamendua aipatzean, Herrikoa naturalki agertu zen. Gaurdanik Herrikoak gure enpresaren kapitalean parte hartzen du eta finantza-erakundeen aurrean berme haundia da. »

Duela urte bat baino gutiago hasi zen arren, Tekniaero-k hegazkingintzaren zeruan bere bidea jadanik marraztua du. « Lehen hilabeteak beharrezkoak ziren ziurtagiri eta homologazioak lortzeko baliatu genituen. Dassault enpresak bere azpitratatzaileen zerrendan gehitu gaitu. » Eta aintzina doa, jadanik 8 langilek Baionako technocité gunean lan egiten dute eta ondoko 12 hilabeteetan langile gehiago aurreikusten dituzte.

 Enpresa gazteak nazioarteko pauso bat eman du Bourget-eko azken saloian parte hartuz.

« Harrera biziki ona izan dugu. Gure estrategia egokia dela segurtatzen digu eta garatzen segituko gira. Bistan da, Herrikoak gure hurrengo proiektuetan parte hartuko duela. » Zeruak argi dirudi Tekniaerorentzat.