Gure ideia, denda-tailer bat sortzea izan da, Baionako txokolatearen ekoizpen faseak eta jakitatea ezagutarazteko. Biak txokolate maisuak gira, gure lana izigarri maite dugu eta sorkuntza berriak egitea gustatzen zaigu. Biek elkarrekin 30 urteko esperientzia dugu eta proiektu hori elkarrekin muntatu nahi ginuen.
HERRIKOAK gure proiektuan sinetsi du eta akziodunen elkartasunezko kapitalaren bitartez lortu dugun diru laguntza benetazko onura bat izan da guretzat, gure ametsa gauzatzeko.
Urte hondar honetan, Biarritzeko merkatuan bigarren denda bat idekitzen dugu, txokolate-ostatu kontzeptuarekin, txokolateaz maitemindutako pertsonei zuzendua. 2 urtez, 2 langile enplegatu ditugu eta ostalarien sare bat garatu dugu, saltzaileena eta e-denda bat sortu dugu. Biarritzeko dendak, tokian bertan gure garapena segurtatuko du eta Biarritzeko kontsumitzaileei eta jatetxeen profesionalei gure marka ezagutzea ahalbidetuko du.
Milesker HERRIKOARI giza eta diru laguntzagatik gure lantegiaren proiektu berri honentzat.
Ronan Lagadec eta Cyril Pouil
Monsieur Txokola – Baiona & Biarritze