Harremanetan sartu
Lehen hitzordu horretan zure proiektua eta bere berezitasunak aipatuko ditugu. Bestalde, dituzun galdereri ihardesten ahal diegu eta Herriko-ak nola laguntzen ahal zaituen zehaztu.
Negozio plangintza eman
Zure egitasmoen egokitasuna aztertzeko, negozio plangintza bat idatzi behar duzu. Hori errealitatean oinarritua izan behar da. Helburua proiektua burutzeko behar diren baliabideen neurtzea da. Idatzi hori diru galde guzientzat beharrezkoa da.
Azterketa sakona
Zure negozio plangintza elgarrekin aztertuko dugu. Ikerketa hori proiektuaren arlo ezberdineri buruz egina izanen da : enpresa-burua, produktua, merkatua, teknika eta aintzin-kondua (ustiapen kondua eta finantzatze plangintza, hiru urterendako). Ondoko urratsa txostena gure batzorde teknikoari aurkeztea da.
Batzorde teknikoari aurkezpena
Zure proiektua hilabetean behin biltzen den batzorde teknikoko kideeri aurkeztuko diezu, elkar hizketa ideki batetan. Ondotik, galdereri ihardetsiko duzu.
Erabakia
Inbestitzeko erabakia Herrikoako arduradunek elgarrekin hartzen dute. Erabakia baikorra edo ezkorra izan dadin, emandako argibide guziak isilpekoak dira.
Finantzamendua plantan ezartzea
Zure txostena balioetsi eta, legezko dokumentuak izenpetu beharko dira (akziodunen arteko ituna, kondu korronte aurrezki edo akzio bilaka daitezken obligazio hitzarmena…). Ondotik, dirua ixurtzen da.

Txosten guziak isilpean aztertuak dira, zuzen den bezala.


 

 Tresnen kutxa


Enpresa bat sortu


Enpresa bat garatu edo eskuz aldatu

 


Gure xedea, zuen lantegiak irautea da.

Orain has gaitezen !

 

Zure abizena*

Zure abizena ez da zuzena
Zure izena*

Zure izena ez da zuzena
Zure helbidea*

Zure helbidea ez da zuzena
Zure telefono zenbakia*

Ez du balio
Zure helbide elektronikoa*

Zure posta elektronikoak ez du balio
Zure proiektua*

Ez da zuzena