Orduan zure aurrezkia ekintza ekonomikoaren bihotzean ezarri, Herrikoaren akziodun bilaka zaitez !
Herrikoak bere jarduerarentzat daukan dirua bere akziodunen aurrezkitik dator nagusiki. Gure indarra herritarek egiten diguten konfiantzatik heldu da eta horrek gure diru-enpleguak hautatzeko azkartasuna emaiten digu.
- Gurekin bat eginez, proiektu ezberdinak diruztatzeko eta lan postuak sortzeko Herrikoa-ren ahalak handituko dituzu.
- Horrezgain, hori eginez lurralde honetan ari den mugimenduan parte hartzen duzu.
Nola ibiltzen da ? Nora doa zure dirua ?
Kapitalik gabe ez da lantegirik eta beraz lanposturik ez ere. Herrikoa-ren esku emaiten duzuen dirua Herrikoak lantegien beren diruan ezartzen du enpresa horiek sortzeko, garatzeko eta atxikitzeko eta oinarri azkarragoer esker lanpostuak sortzeko eta segurtatzeko.
Herriko-an inbertituz, aldi berean gain-balio bat emanen dio zuen diru ezartzeari :
- Gain-balio soziala gizarteak irabazten duena da : Erabilgarria bertzeentzat, zuen diruak lanpostuak sortzen ditu eta lurraldearen onerako da ;
- Finantza aldetik gain-balioa honelakoa da :
- gure lantegiak urtero ateratzen dituen eskugainak erregularki inbertitzen ditu lantegi berriak sustengatzeko. Eta honela, kapitalizatua den zuen aurrezkiaren balioa handituz doa urtero.
Zuen diru ixurtzearen truk Herrikoa-ren kapitalaren jabetza tituluak (akzioak) errezibitzen dituzue. Bostgarren urtetik harat, zuen dirua itzutzen ahal dizuegu, nahi baduzue.
Herrikoa-ko akzioduna bilakatu
*** GARRANTZITSUA *** Zuen akziodun eskubideak :
- Akziodun gisa, lantegiaren kudeantza ikusteko eskubidea eta norabide nagusiak finkatzen dituen biltzar nagusietan partehartzeko eskubidea duzue,
- Gure webgunearen bitartez, gure diru-enpleguetaz, jardueraz eta emaitzetaz erregularki jakinean atxikitzen zaituztegu,
- Eta Herrikoa-ren jardueran parte hartu nahi baduzu batzorde teknikoan edo zaintza kontseiluan sartzen ahal zira.