Gure xedea, zirkuitu laburrean barazki ekologikoak Euskal Herrian saltzea eta baratzezaintza biologikoaren formakuntza garatzea izan zen. HERRIKOAREKIN, xede hori bururaino eraman dugu. Gaur egun, Interes Kolektiboko Kooperatiba Lantegiak, Lekornen 9 lur hektare ustiatzen ditu. Barazkien ekoizpena pentzeetan egiten da baita berotuak ez diren landaretegietan ere.
Kooperatibaren kulturak laborantza biologikoaren kargu kaieraren errespetuz egiten dira. Sasoien arabera, hogeita hamar bat barazki barietate ekoizten ditugu eta partikularrei saltzen ditugu, familiei, tokiko bio dendei, eskolako jantegiei. Formakuntzei esker, Euskal Herrian 7 baratzezainen istalazioetan parte hartu dugu.
Urtero HERRIKOAREN finantzaketan parte hartzen duten akziodunak, arro izan daitezke Euskal Herrian ahalbidetzen dutenagatik : enpresa eta enpleguen sortzea baita balore eta denentzako interes handiko proiektuen gauzatzea. Filosofia ederra, biziki arro eta pozik gira dinamika hortan parte hartzea.
Pantxika HALSOUET eta Jean-Michel HARGOUS
Garro lantegia – Lekorne