Timothée eta Guillaume Cagniard-ek txikitatik gustukoa dute gaia. Heien amatxiren oinordekoak dira, berak 40ko hamarkadan hi-fi munduan aintzindari izan zelako, 70ko hamarkadan 80 SIARE marka erreferentzia sortu zuelarik. 2008an heien enpresa sortzea erabakitzen dute, « CCLAB, La Boite Concept », heien pasioaren inguruan : soinua.
« Gure ideia sinplea zen : dena bat eta goi mailako Hi-Fi bozgorailu batzuk sortzea, ordenagailuentzat optimizatuak. Honela 2011an lehen Laptop Dock (LD) atera zen. »
2012tik goiti, lantegiak zura Euskal Herrian erosten du. « 2014tik goiti, harreman estuagoa izan dugu Baiona Ipar Euskal Herria MIGarekin. Horren ondorioz, gure sozietatea Uztaritzen finkatu dugu. Gure Ikerkuntza eta Garapena (I+G) laborategia ere bertan finkatu dugu. »
Geroztik enpresa garatuz doa merkatu berri batzuetara zabalduz. « 2015ean aldi berean I+Ga azkartu nahi genuen baita esportazio merkatu batzuetan sartu, batez ere Asian. Baina hori garesti da. Beraz Herrikoarengana jo dugu. Ondotik izan ditugun elkarretaratze eta trukaketek diru laguntzaile egokia hautatua ginuela konfirmatu digute. »
Ekintzaile gazteek Herrikoarekin lankidetza hitzarmena izenpetzen dute eta denbora osoa heien proiektuei eskaintzen diete.
« Herrikoarekin dugun harremana oso lasai eta konstruktiboa denez gure garapena azkartu dezakegu. Elkarlan arrakastatsu honen ondorio zuzena da LP 160 gure azken modeloaren puntuan ezartzea eta ateratzea. »
Bainan Herrikoaren ekarpena ez da bakarrik dirua izan Timothée Cagniard-ek gehitzen du : « Diru laguntzatik haratago, Herrikoak bere sare osoa eta lurraldeaz duen ezagutza gure esku ezarri digu. Horrela, bozgorailu modelo berri bat sortu dugu Samuel Accoceberry diseinu egilearekin eta Retegui marmol etxearekin (Herrikoak laguntzen duen beste enpresa bat). »
« Ipar eta Hego Euskal Herriko beste enpresa batzuekin lan egiten dugu eta gure produktuak hemen osatuak dira . »
Proiektuen arduradunak diren Timothée Cagniard eta Anthony Muscillo konfiantzaz beteak eta optimistak dira eta baieztatzen dute « Herrikoak duen giza-ikusmoldea eta harremana gustatu zaizkigu. Beste behin gure kapitala ireki behar baginu, Herrikoarengana joko genuke noski. »