fbpx
THE ROOF, eskalada etxea

Marine Papa, Simon Caussé eta Cédric Provost hasi zirelarik, bi segurtamen zituzten : lehena, lehen indoor blokeko eskalada gela ireki nahi zutela Ipar Euskal Herrian ; eta bigarrena, kokapena, Baionan. « Galdegiten digutelarik The Roof-en zer aurkitzen den, trinkete batekin konparatzen dugu. 2 urtetik goiti etor zaitezke eskalada egitera noski, baina etor zaitezke ere bazkaltzera edo afaltzera, zerbait edan edo begiratzeko… eskalada praktikaren egiazko bizi eta truke gune bat bezala pentsatu dugu ».

Simon Caussé-k gehitzen du : « Behar genituen  500 000 euroak aurkitu eta bildu behar izan ditugularik, zinez ez ginen eskalada pareta batean bezain eroso. Baionako MIGan hitzordu batzuk izan ondotik, Herrikoarengana igorri gintuzten. Hasieratik, Marie-Claire Sallaberry-k entzun gaitu eta motibatu. Finantzamendu modu bat adostu dugu eta azkar abiatu gira. Elkartasunezko-lantegi sare baten parte gira, beraz Herrikoaren diskurtsoak aipatzen zituen baloreak partekatzen genituen. »

2016ko urtarrilean hiru ekintzaileek « The Roof » izenarekin abiatzen dute heien aktibitatea.

Beren lehen urtea bukatu aintzin, hiru lagunek jadanik langile bat kontratatu dute. « Gure negozio-planaren aintzinetik goaz », erraiten du Simonek « eta jadanik hasiak gira enpresei eta kolektibitateei gauza desberdinak proposatzen, eguberriko askari/afariak, team-building animazioak. Proiektu ainitz ditugu, nahiz eta ekintza herritar eta elkartasunezkoak egiten segitu nahi dugun, adibidez tokiko gizarte eta hezkuntza mediku zentroekin, publiko guziek eskalada egiteko aukera izan dezaten, baita lekuko produktuak erabiltzeko gure ostatuan. »

Eta berriz egin behar bagenu « Herrikoarekin harremanetan jarriko ginateke. Dudarik gabe. »

Media