"Gure gasnategia, urte zonbaitzuz mamitua izan den proiektua da. Egitasmoa 2005 an burutua izan zen jarduera 2006 an hasteko. Ekimen hori handinahikoa zen, bereziki arlo hauetan : kalitatezko produktu baten proposatzea, horren saltzeko ahala ukaitea eta ekonomikoki egonkorra izaitea.
Azken puntu horrezgain, gure ahalak murriztuak ziren inbestizamendu orokorrari (1 milioi €) eta altxor beharrei begira (esnearen ordaintzea)
Ekoizleen parte sozialak aski ez zirenez, Herrikoaren diru ekartzea oso garratzitsua izan da bi arrazoinentzat :
Lehenik, 3 alditan emana izan den diru laguntza zuzenarengatik :
-
2005ean, hau da hasieran izan den 70 000 € ko kapital ekartzea
-
2007an 42 000 € ko ekartzea titulu parte hartzailetan
-
2008an, beti titulu parte hartzailetan ukan ditugun 40 000€. Hor Herrikoak emaiten ahal digun gehiena ardietsi dugu.
Bigarrenik, bertze diru ekarleak motibatzeko eta segurtatzeko gure jarduera hasteko : bankuak eta botere publikoa (Europa, Estatua, Kontseilu Orokorra, Herri elkargoa)
Herrikoaren sustengua gure kide guzientzat sinesgarri froga bat izan da."
Maddi GASTELLUSSARRY, lantegi kidea