fbpx
Lurzaindiaren diru biltze kanpaina hasi da !

Gaur martxoak 7, plazer handi batekin Lurzaindiako taldea harreratzen dugu gure egoitzan.

Hauek, prentsari diru biltze kanpaina bat abiatuko dutela erran dute. Aurrezki herrikoiari esker, 400 000 € biltzea helburu dute 2016eko maiatza bukaerarendako, sekulan baino gehiago, laborantza lurren babestea segitzeko eta laborantza herrikoiaren printzipioak segituz, laborari gazteen instalazioa eta lana segurtatzeko.

3 laborari gazteren instalazioa ahalbidetuko duen bi lur eskuratze proiektu eramaitekoak dira 2016-ean :

  • Amilak, Arüen behi esne aktibitate bat sortu nahi du 135 000€ balio duen arditegi eta behitegi bat duen 25 Ha-ko lur batean.
  • Johanne & Lutxok Xiberuan laborantza iraukorra eta biologikoa mentendu nahi dute 46 Ha-z eta arditegi batez osatua den 204 0000 euroko Leizeaga baserria berritz hartuz.

Zuk ere kanpainan parte har ezazu bi egitasmo horien sustengatzeko eta ez duda zure inguruan aipatzea ! Argibide gehiago ukaiteko :  www.lurzaindia.eu