“AVEC” agentziak, Euskal Herriko ekonomiako eragile zonbaitzu bildu zituen Pariseko Trianon gunean. Olivier Alleman aurkezleak eramandako mintzaldi batekin hasi eta, enpresaburuek (edo ordezkoek), eta horien artean Marie-Claire gure kudeatzaileak, haien enpresak eta tokiko dinamika ekonomikoan duten eragina aipatu dituzte.
Ondotik, Emmanuel Macron, ekonomiako ministroak, hitza hartu du, eztabaida berriz piztuz. “Xutik egoiteko eta otsoetaz defenditzeko” lema hizkiriatua duen Euskal Makil bat eskainia izan zaio. Pierre Oteiza-ren jakiek osaturiko mahai baten inguruan, parte hartzaileek lokarriak sendotzen segitu dute.
Arratsaldean, gure kultura eta euskal nortasuna aipu izan dira. Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak, kantuari buruzko azalpen melodiatsua egin du. Eguna Benito Lertxundik emandako kantaldiarekin bukatu da.
Ekitaldi hori, trukaketa aberasgarriak ukaiteko parada izan da, gure Twitter konduari esker zuzenean segitua izan dena : @HerrikoaSCA !