fbpx
Kapital emendatzen kanpaina berri bat !

Gurekin bat egizu, akziodun bilaka zaitez !

HERRIKOA-k bere 9. kapital emendatze kanpaina hasi du. Aldi hontan, 1,3 milioi euro biltzeko xedea dugu, 2016-ko urtarrilaren ondarra aintzin. Horrela, lantegi gehiago diruztatzen ahalko ditugu eta horren bidez lanpostuak sortu.

Diru ekartze horren bidez, 2015. urteko emaitza onak berresten eta indartzen ahalko genituzke. Izan ere, azken jarduera huntan, HERRIKOA-k inbestimendu eta enplegu sortze maila gorenak lortu ditu.

Gure baloreei beti jarraikiz, enpleguaren alde eramaten dugun ekintzan parte hartu nahi duten guzieri egiten diegu dei. 1 500 akziodun gehiago biltzeko helburua dugu.

 

Kanpaina-ri buruz argibide gehiago ukaiteko, ondoko dokumentuak telekargatzen ahal dituzu :

 

Zure parte hartzea funtsezko da !

150 akzio edo gehiago erosiz, 2 pertsonendako asteburu bat irabazten ahal duzu :

  • Parador de OLITE
  • Hospederia de los Parajes, LAGUARDIA-n
  • Hôtel Petit Palace, Bilbon

+ beste sari ainitz irabazten ahal dira edozein akzio kopuru erosiz !