Gure indarra partzuer kopuru handi eta ainitzetan atxemaiten dugu. Horri esker, egiten ditugun inbestimenduak guhaurek hautatzen ahal ditugu. Bestalde, akziodunak guri hurbil izaiteak kudeaketa zehatz eta argi bat bermatzen du.
2014ko abenduaren 31a aintzin inbestituz, gure ekintza ahalmena emendatzen laguntzen ahal gaituzu, proiektu gehiago finantzatzeko eta lanpostu berriak sortzeko. Ber denboran, mozkin zerga onura bat (inbestimenduaren %18a) edo fortuna gaineko zerga onura bat (inbestimenduaren %50a) izaiten ahalko duzu(*).
(*)Erositako akzioak 5 urtez atxikitzen badituzu
Zerga abantail hortaz baliatu zaitez Herrikoa eta Euskal herriko enplegua sustengatuz. Horretarako suskripzio orria ordainketarekin batera igor iezaizkiguzu abenduaren 31a aintzin.