fbpx
Kanpaina bukaerako prentsaurrekoa

Joan den apirilaren 26-an, azken kapital emendatze kanpainaren emaitzak aurkeztu genituen,

Cap Collectif inprimategian (Herrikoa-k lagundutako enpresa bat). Akziodun bakoitzak berea ekarriz, 1 534 246 € bildu ditugu hiru hilabetez, hastapeneko 1,3 M€-ko helburua gaindituz !

Kanpaina horren kari 286 akziodun berri hurbildu zaizkigu. Martxa honetan segitu nahian, hemendik hiru urtera akziodunen kopurua 6000-ra igotzea da gure erronka berria.

"“Emaitza arrakastatsu hori Euskal Herrian enpleguak sortzearen aldeko ekintza segitzeko sustapen handia da”"  - Joseph Bergara.

Prentsaurrekoaren ondotik argitaratuak izan diren lehen artikuluak :