beste ainitz, gero eta gehiago aipatzen dira azken urte hauetan. Ekimen horiek helburu ekonomikoa eta soziala dute. Gainera, lanpostuak sortzen laguntzen dute. Kooperatiba, mutualitate eta elkarteetan antolatuak diren aktore berri horiek 200 000 dira gaur egun frantzian. Azaroaren 27an Pabeko Unibertsitatearen zientzien departamenduan foro bat antolatua izanen da gai horren inguruan.
"J'aime la finance... solidaire" foroarendako izena eman
Herrikoa, eskualdeko finantza etikoaren aintzindari gisa, Euskal lurraldearen alde egin duen hautua aipatzen du Kontseilu Orokorraren aldizkarian (artikulua ikusi). Bada 34 urte elkartasunezko kapitala biltzen eta banatzen duela lanpostu sorkuntza sustengatzeko. 1980. Urtetik gaur arte, 13 milioi euro baino gehiago inbestitu ditu 294 enpresetan. 2013. Urte ondarrean, bildutako herritarren aurrezkiari esker, 3 000 lanpostu sortuak edo atxikiak izan dira.