S.A. Herrikoak eta Euskal Moneta elkarteak gomitatzen :
- Azaroaren 6an Baionan, Cinéma Atalante 7 Rue Denis Etcheverry 64100 Bayonne 19h30tan eta 18h 30tan
- Azaroaren 8an Ezpeletan, Salle du Patronage Centre ville 64250 Espelette
- Azaroaren 13an Bidarten, Amphithéâtre 1 à ESTIA-2 Estia Izarbel 64210 Bidart
- Azaroaren 17an 11htan Uharte Garazin, Uharte Garaziko Herriko Etxean, Hemen elkarteko biltzar nagusiaren kari
- Azaroaren 20an Saran , Salle Lur Berri Centre ville 64310 Sare
- Azaroaren 30n 19h30etan Ainhize Monjolosen , Laborantxa Ganbara 64220 Ainhize Monjolose, Herrikoa lantegiaren biltzar nagusiaren kari.
- Abenduaren 4ean Maulen, Salle Iraty, 14 rue des frères Barrenne 64130 MauléSalle Iraty, 14 rue des frères Barrenne 64130 Mauléon
- Abenduaren 6an Hazparnen, Aldatu 64240 Hasparren
Pour échanger avec vous sur les avantages de la mise en place de l’eusko, début 2013Zurekin solastatzeko heldu den urte hastapenean Eusko kurri arazteak derauzkan abantail eta Zailtasunetaz.
Zuetarik ainitzi esker, duela 30 urte, Herrikoa asmatua izan zen, bankoek egiten ez zutena betetzeko, dei eginez aurrezki herrikoiari Euskal Herriko lantegi eta enpleguen alde baliatzeko. Berdin, egun asmatu dugu eusko, zoinen helburu bakarra baita lurraldean jarioak eragitea : euskoak ekoizpen edo zerbitzuekin trukatuak izanen diren aldi guziz, gure lurraldeko barne produkto gordina emendatuko da.
Balio guttiko desmartxa ? « Banque de France » delakoaren Baionako zuzendariak dio astero sortzen dela moneta gehigarri bat. Bakarrik jende partikularrer itzulia dena ? Frantziar Lehen Ministroaren hirian, Nantes-en, “nanto” Suisako WIR-en iduria da eta 60 000 lantegi ttiki eta ertainek baliatua.
Tresna horien helburua da leku jakin bateko diru mugimenduak egonkortzea eta egiaztatzea, eskupilatzeak ekidinez. Ekimen horiek behar ordu bati erantzuten diote : sare sozial bat beiratzea eta modernitateari lotzea. Hala nola, ohiko paper moldez bestalde, eusko baliatua izan ditaike harremanik gabeko ordaintze gisa, hain segur telefono mugikor baten bitartez. Hori da berrikuntza teknologikoa.
Bainan, hortarako, eusko-k behar du izan ezagutua, ulertua eta baliatua. Esperantza dugu kopuru haundian etorriko zireztela.
Milesker aintzinetik !
Pierre MENDIBOURE, SA. Herrikoako lehendakaria, www.herrikoa.com
Dante EDME-SANJURJO, Euskal Moneta elkarteko ko-lehendakaria, www.euskalmoneta.org