fbpx

“Herrialdeak zuzenean” munduan barna bizi diren euskaldunentzat egin irrati emankizun bat da. Heldu den maiatzean ospatuko ditu bere 8 urteak. Emankizun bakotxa gai baten inguruan egina da; eman dezagun “Gazteria”, “ahoxurikeria”, eta abar.

Apirilaren 7ko egitaraua ekonomiaz izanen da. Iraunen du oren bat eta erdi eta 4 hizkuntzetara itzulia izanen da, munduan barna bizi diren entzule guziek ulertzeko gisan.

Mahain inguruan aurkituko dira :

  • Pierre Mendiboure, Herrikoako lehendakaria
  • Xabi Camino, Euskal Moneta elkartearen ordezkaria
  • Euskal8 - http://www.euskal8.com (beren salmenten %80 kanpora egiten dituena) marka bultzatzen duen « mugarik ez » sozietatea
  • Jean-Michel Larrasquet Arrasateko Kooperatiben mugimendua aurkeztuko duena
  • Joxeangel Arbelaitz, abokatua eta « Pagoa » garagardoaren jabea.

Zuzenean, telefonoz emankizunari juntatuko dira euskal enpresalarien beste batasun batzu (Mexika, Argentina, Estatu Batuetakoak…).

Emankizunaren helburua da Euskal Herriko eta kanpoan bizi direnen arteko harremanen errextea, bereziki eta oroz gainetik ekonomia, finantza, enplegu eta ikastaldi arloetan.

Emankizuna segitzen ahalko da zuzenean euskal irratien sarean edo internet bidez (http://www.euskalirratiak.info). Emankizunaren artxiboak ikusgai izanen dira gure elkartearen webgunean: http://www.8probintziak.com ( Médias et 8HZ atalean).