fbpx

Bizi ! elkarteak antolatutako « Alternatiben herrixka »-ren kari, Herrikoako lehendakariak, Pierre Mendiboure-ek, bi ekitaldietan parte hartuko du :

12H00-13H00 : Finantza gizakiaren eta ingurunearen zerbitzuan ezarri

Nun ? : fakultateko 400. anfiteatro handian

Konferentzian parte hartuko dutenak :

  • Eva Joly, europear diputatua, politika eta finantza lotzen dituzten txostenak landu dituen frantses magistratua (Bernard Tapie eta Elf enpresari buruzko auziak), Finantzia erregulatu, islandiar adibidea
  • Cécile Verjus, NEFeko ordezkaritzen arduraduna
  • Fiare-ko Juan Garibi (Europear banku etiko baten sortzea),
  • Pierre Mendiboure, Herrikoako lehendakaria (Elkartasunezko Finantzan lan egiten duen kapital-arrisku sozietatea – Euskal Herriko garapen ekonomikorako Kapital Inbestimendua).

13H30 : Zein « merkatu sozial » mugaz gaindiko elkartasunezko ekonomia sozial batendako ?

Nun ? : Baionako IUTan, Paul Bert plazan, 110. gelan

Mahain inguruaren animatzaileak :

  • Carlos Rey (REAS Nafarroa / Espania)
  • Pierre Mendiboure (Garapen kontseilua / Herrikoa)

Erantsitako fitxategiak