Joan den ostiralean, Herrikoak, Udalbiltza eta FIARE banku etikoarekin hitzarmen bat izenpetu du, “Euskal Pirinioetan lan eta bizi” egitarauaren karietara.
Izan ere, Udalbiltzak Euskal Pirinioen garapen ekonomiko eta sozialerako egitasmoa abiarazi du 103 herritan.
120 000 € ko laguntza bat banatuko ditu hautatutako 20 proiekturen artean.
Fiarek eta Herrikoak finantzaren aditu gisa parte hartuko dute eta inbertsio berriak egiteko parada ukanen dute.
Hemen klikatu BERRIAk argitaratutako artikuluaren irakurtzeko.