fbpx
Herrikoa 40 urte !

Herrikoak bere 40. urtebetetzea ospatzen du !

40 urteko eraginkortasun frogatua, gure sozietatea Euskal Herriko enpresa ttipi eta ertainen kapital-partzuer nagusi bihurtu duena.

Iraupen aipagarri hau batez ere, urtez urte konfiantza gugan duten milaka akziodunen leialtasun etengabeari zor diogu.

Leialtasun hori, finantza egonkortasunaren bermea, gure independentziaren gakoa da.


Gure lurraldeko birika ekonomikoa diren enpresa ttipi eta ertainek, zenbait hilabete hauetan, aitzinekorik gabeko jarduera-beherakadari buru egin behar diote, koronabirus-pandemiaren ondorioz. Gibelaldi horrek ondorio latzak ditu beren funts propioetan eta oreka finantzarioan. Beraz, haietarik ahulenak desagertzen ikusteko arrisku handia bada.
Gu denen onetan da enpresa-sare horren iraunkortasunaren laguntzea, zinez funtsezkoa baita gure jendartearen kohesio sozialarendako.

Zuen laguntza berriari esker, Herrikoak enpresa horiei behar duten kapitala ekartzen ahalko die, beren funts propioen sendotzeko, ekaitzari buru egin eta epe luzean inbertitu ahal izan dezaten.

 

Beraz, ez izan zalantzarik harpidetzeko eta zure inguruan aipa ezazu, gero eta gehiago izan gaitezen Euskal Herrian lanaren alde elkartasunez jokatzeko.


Milesker zure sustengu zintzoaren gatik !