fbpx
Herrikoa eta Crowdfunding-a

Nola HERRIKOA kokatzen da crowfundig-aren arabera ? Maiz pausatua zaigun galdera bat da.

Crowdfunding-a zer da?

"crowdfunding-a" (ingelesetik « crowd » jendetza et « funding » finantzamendua) azken urte hauetan atera eta modan den finantzamendu molde bat da. Horren bidez jende kopuru batek internet plataforma baten bidez hautatu duen proiektu bat diruztatzen ahal du.  

3 parte hartze mota badira  :

  1. Ohizko bertsioak dohaitzak linean egitea proposatzen du (horren ordez zerbait ukanez edo ez) proiektu kultural, artistiko…bat sustengatzeko. "reward crowdfunding"-a deitzen da.
  2. Berriki interesekin lantegieri maileguak proposatzen dituen bigarren forma atera da lantegien garapena edo/eta operazio berezi bat diruztatzeko. Hau da "crowdlending"-a.
  3. Azkenik, hirugarren eta azken aurkera : kotatuak ez diren lantegi ttipi eta ertainen kapitalan sartzea. "crowdequity" deitzen dena.

Aken forma hori Herrikoari konpara dezakegu.

 

Puntu amankomuna

Finantzamendu parte hartzailea ohizko praktika bat da Herrikoan. Hortan aitzindariak girela erran dezakegu zeren eta 1980tik tokiko herritar aurrezkia biltzen dugu tokiko lantegien sorrera eta garapena sustengatzeko. Garai hartan, duela 37 urte jadanik ! Euskal Herriko herri eta hirietan egiten genituen bilkura publikoetatik, eskuorrietatik, gutunetatik, artikuluetatik…pasten zen.

Gaur egun, sare sozialen boitartez publiko zabal bat ukitzen ahal dugu eta gurekin bat egin nahi duen nornahiek gure webginearen bitartez egiten ahal du erreski.  

 

Zer da gure arteko desberdintasuna ?

Gure artean gure alde den funtsezko desberdintasun bat bada :

Crowfundingaren bidez egiten den inbestimendu batean, internautak lantegi batean soilik inbertitzen du galtze ariskuekin. Hain zuzen ere, lantegiaren bizia ez da hain lehuna, aurreikusia ez zen bezala garatzen ahal da, gaizki kudeatua izaten ahal da eta hesten ahal da ere. 

Aldiz, Herrikoak 80 lantegik osatzen duen lantegi zorroa eskaintzen du nun lantegi baten ahulaldia edo lorpena beste lantegien ibelera onak konpentsatzen dute. Horrezgain, gure inbestimenduen zati handi bat asurntza baten bitartez segurtatuak dira. Horrek gure aurrezkilarien irriskua asko ttipitzen du.

Jakinez, Herrikoan parte hartuz zerga apaltzen batez aprobetxan ahal dela aldi berean bere aurrezkiari zentzua emanez.

 

Arrazoin asko gure kapitaln suskribatzeko edo berriz suskribatzeko !