fbpx
Herrikoa kapital aldakorra duen SCA (Société en Commandite par Actions) bat da. Herrikoaren araudiak telekargatu

Forma juridiko honen berezitasuna hau da : kudeantza boterea ez da kapitalaren jabe izaiteari lotua. Kapitalaren kontzentrazioak ekartzen ahal dituen arazoak baztertzeko gisan.


Akziodunek bi talde osatzen dituzte :

  • Partzuerrak : kapitala ekartzen duten akziodunak dira, presunak edo batasunak izan daitezke. Ekarri duten diru zamaren neurria arte baizik ez dituzte ordainduko Herrikoaren galtzeak, gertatzen badira.,
  • Arduraduna : HERKIDE sozietatea Herrikoaren bi sortzaileek eta Euskal Herriko ekonomia elkargoko hiru eragilek osatzen dute. Horrela, Herrikoaren elkartasun eta etika baloreak atxikiak izaitea eta bere diru baliabideak ongi erabiliak izaitea segurtatua da. HERKIDEren araudiak telekargatu

Bere kapitala aldakorra denez, Herrikoak akziodun berriak noiz nahi hartzen ahal ditu.
 

Marie-Claire SALLABERRY-k, 2002 tik enpresaren buru denak du Herrikoa kudeatzen, beste bi langileekin batera.
Gainera, bi laguntzaile batzarrek parte hartzen dute Herrikoaren jardueretan :

  • Zaintza batzordea : akziodunen artean hautatuak diren 18 kidek osatzen dute. Haien eginbeharra sozietatearen kudeaketa ikuskatzea da eta araudi etikoa errespetatua dela zaintzea. Zaintza batzordearen osaketa ikusi
  • Batzorde teknikoa : gaitasun ezberdinak dituzten 12 ikusleek osatzen dute. Haien iritzia emaiten dute finantzamendu txosteneri buruz. Zaintza batzordeak ditu bere kideak hautatzen. Batzorde teknikoaren osaketa ikusi
Marie-Claire SALLABERRY Marie-Claire SALLABERRY